Kontsumo- eta kontsumitzaile-mota berri baten aurrean gaude, zeina gero eta digitalagoa baita. Horregatik, ohiko salmenta-moldeak lekua uzten ari dira, eta produktua bezero digital horri gerturatzea bilatzen duten estrategia eta tresna berriekin osatzen.
Digitalizazio-estrategia eraginkorrei ekitea eta retail sektorearen norabidea zehaztuko duten joerei buruz eztabaidatzea zen, hain zuzen ere, egin berri den ‘Dendaosteko solasaldiak’ jardunaldiaren azken edizioaren funtsezko helburua. ‘Digitalak, funtsa galdu gabe’ izenburupean, Euskalduna Jauregian egin zen, urriaren 19an, BilbaoDendak elkarteak antolatuta.
Zenbait adituren eskutik, gai hauek aztertu dira: tokiko merkataritzaren gaur egungo egoera, etorkizun hurbileko bezeroa nolakoa izango den eta harekin konektatzeko gakoak.
Miguel Zorraquino Diseinu Estrategikoko Zorraquino Aholkularitzako zuzendari nagusiak ekin dio hitzaldi-errondari. Tokiko merkataritzaren ikuspegi orokorra eman du, eta erosketa-erabakiaren etapak azaldu ditu; halaber, gaur egungo gizarte-dinamizatzaileei eta etorkizuneko joerei buruz hitz egin du.
Nolakoa izango da etorkizun hurbileko kontsumitzailea? Isabel Mariscal ESCODIko irakaslea da; zehazki, Terrassako Unibertsitateko Banaketa Komertziala graduko irakaslea. Kontsumitzailearen eta haren kontsumo-ohituren profil berri bat marraztu du, eta esan du oso garrantzitsua dela harekin harremanetan jartzeko komunikazio-bide eta teknika egokiak izatea.
Gure aldetik, Enrique Méndezek hitz egin du (Euskaltel Taldeko Enpresetarako Aliantzak, IoT eta Eraldaketa Digitala saila), eta azaldu du zein diren, gure ustez, erabiltzaile natibo digitalekin konektatzeko funtsezko tresnak.
Lehenik eta behin, komeni da pentsatzea zein den zuen negozioaren digitalizazio-maila eta ea teknologiak benetan emaitza hobeak lortzen lagunduko dizuen. Bezeroei dagokienez, funtsezkoa da aztertzea zer ekarpen egingo dien negozioa gehiago digitalizatzeak eta nola hartuko luketen hori.
Eraldaketa digitala ez da bide erraza. Gaur egun, inbertsio handia eskatzen ez duten aukera asko daude, baita enpresa txikientzat ere; halere, estatistiken arabera, hiru enpresatik bi atzean geratzen ari dira digitalizazio-prozesu ezinbesteko honetan.
Euskaltelen askotariko teknologia gaitzaileak ditugu, eta zure negozioaren behar espezifikoen arabera pertsonalizatu eta molda daitezke. Teknologia horiek Data Driven enpresa deritzoguna lortzen lagunduko dizuete; hau da, datu-kudeaketarako estrategia eraginkorra duen enpresa digitala, malguagoa eta automatizazio-maila handiagokoa.
- Bero-mapak: zuen saltokiaren gune bero eta hotzak identifikatzen laguntzen dute. Adibidez, produktuen kokapena optimizatzen edo benetako datuetan oinarrituta ekintza-planak baliozkotzen laguntzen dute.
- Pertsona-kontaketa: puntako orduak zein diren jakinda, hobeto kudeatu ahal izango dituzue langileen ordutegiak eta denda zabaldu eta ixteko orduak, edo sustapen jakin baten arrakasta neurtu ahal izango duzue.
- Okupazioaren kontrola: ezinbesteko teknologia da jendearen trafiko handia duten negozioetan okupazioa modu egokian kontrolatzeko. Bezeroen, bisitarien eta langileen segurtasuna handitzeaz gain, portaera-joerak azaleratzen ditu eta zure saltokien errendimendua neurtzen du.
- Ilaren kudeaketa: itxarote-denbora murrizten du, eta bezeroak gusturago egotea lortzen du, ilaran ezinbestekoa den denbora bakarrik egiten dutelako.
- Wifi-marketina eta Widi Analytics: bezeroei konektagarritasuna eskainiko diezue eta haiei buruzko informazioa bildu eta marketin-ekintzak proposatu ahal izango dituzue.
- Smart Demographics: zuen bezeroen generoa eta gutxi gorabeherako adin-tartea identifikatzen laguntzen du, adimen artifizialeko sistemen bidez aurpegiak detektatuz.
- Beacons teknologia: zuen aplikazioaren bidez bezero leialduekin denbora errealean komunikatzeko modu eraginkorra da.
Azken batean, pandemiaren ondorioz, aurreikusita baino azkarrago heldu dira kontsumitzaileak plataforma digitaletara eta merkataritza elektronikora, eta etorkizunean komertzio guztiek eskaini beharko dute denda birtual bat produktuak bezeroei hurbiltzeko eta, gainera, erabilera fisikoak eta digitalak konbinatu beharko dituzte. Zuen negozioetan esperientzia digital ezin hobea lortzeko, Euskaltelen esperientzia eta aholkularitza pertsonalizatu eta hurbilekoaz balia zaitezkete.
Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.