Industriaren eraldaketa digitala geldiezina da, eta Euskaltelek urteak daramatza enpresei laguntzen, prozesuak eraldatzeko zerbitzuak eskainiz zuen eguneroko jardueran sortzen zaizkizuen behar teknologiko guztiak asetzeko.
Testuinguru horretan, Euskaltelek presentzia nabarmena izango du BeDIGITAL 2021 topaketan, zeinak teknologia digitalek industrian dituzten erabilerak izango baititu ardatz eta urriaren 26tik 28ra egingo baita Bilbao Exhibition Centren. Digitalizatzeko tresnen hornitzaileen eta tresna horiek erabiltzen dituzten eta erabil litzaketen industria-enpresen topagunea da BeDIGITAL.
BeDIGITALek bi eremu bereizi ditu, ezagutzaren transferentzia eta produktu-zerbitzuen erakustaldi praktikoa errazago egiteko: batetik, hitzaldi-gune bat eta, bestetik, erakusketa-gune bat, non enpresek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko baitituzte; hala, errazago lantzen dira harreman-sareak eta errazago egiten kontaktu komertzialak. Euskaltelek, hitzordu horretan, hau partekatu eta erakutsi nahi du: gaur egun zer egoeratan dauden industrian aplikatzeko teknologia eta ekoizpen-prozesuen eraldaketa digitala. Horretarako, gure esperientziaren berri emango dugu, bai hitzaldien bidez, bai erakusketa-gunean geure standa jarrita.
Zer eskaintzen da Euskaltelen standean?
Gure standa bisitatzen duten enpresek kasu errealen erakustaldiak ikusi ahal izango dituzte, eta, halaber, nola lor daitezkeen benetako onurak industrian teknologia gaitzaile horiek erabiliz. DataRobot eta Merkatu konpainiek erakutsiko dute nola heldu negozioaren ezinbesteko eraldaketari datu-kudeaketaren bidez; Euskaltelen kolaboratzaileak dira biak ala biak.
Data Robot: adimen artifizialeko soluzioetarako gure aliatua
DataRobot AutoML edo Automated Machine Learning-en munduko plataformarik aurreratuena da; adimen artifizialaren abantailez bizkor eta efizientziaz baliatzeko aukera ematen die enpresei, prozesu industrialak digitalizatuz, RPA software-roboten eta bloke-kateen bidez eta mantentze-lan prebentiboetarako ikaste automatikoa erabiliz.
BeDIGITAL 2021en, aukera ematen dizuegu Euskaltelen standean DataRobot plataformaren erakustaldi bat ikusteko hitzordua hartzeko. Hala, bertatik bertara ikusiko duzue, adibidez, nola automatizatu eredu prediktiboen sorrera, zabaltzea eta monitorizazioa, gizakiak oso gutxi esku hartuta.
Merkatu: automatizazioa eta marketin digitala
Merkaturen ekarpenaren ardatza datuak eta negozioa erakartzeko marketin digitalaren automatizazio eta estrategiak izango dira; horretarako, enpresa ororen helburu nagusia lortzeko —efizienteagoa izatea eta gehiago saltzea— nola lagundu dezaketen aztertzen dute.
Merkatuk 15 minutuko hitzaldi batzuk emango ditu, eta Euskaltelek BeDIGITAL 2021en izango duen standera hurbiltzen zareten guztiak joan ahal izango zarete hitzaldiotara.
Ikusten duzuenez, industriaren eraldaketa digitalean dibulgazioaren eta laguntzaren alde egiten dute, bai Euskaltelek, bai BeDIGITAL 2021ek, eta seguru gaude BeDIGITAL 2021 erakusleiho ezin hobea dela ideiak partekatzeko eta enpresa arrakastaz digitalizatzeko soluzioak ezagutzeko.