Erantzukizun Sozial Korporatiboak zintzoki islatzen ditu enpresak, haien ekintzak, helburuak eta, bereziki, balioak.
Hori gertatzen da Euskaltel Taldean ere. Guretzat, lehentasuna du enpresaren erantzukizun sozialak, eta bereziki harro gaude halako politikak hainbat esparrutan (sozial zein ekonomikoetan, publiko zein pribatuetan) sustatzen eta bistaratzen dituzten askotariko ekimenen batean parte hartzeaz edo haietakoren batean aintzat hartuak izateaz.
IBEX35eko konpainien artean enpresa-jardunbide onenak dituztenak identifikatzen dituen indizea
Orain dela gutxi, FTSE4Good IBEX jasangarritasuneko burtsa-indizean sartu gaituzte. Munduko entzutetsuenetako bat da, eta erantzukizun sozial korporatiboko jardunbideetan aitzindari diren Espainiako konpainiak identifikatzen ditu. Inbestitzaileei ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboaren alorrean globalki jardunbide onenak dituzten enpresei buruzko informazioa emateko diseinatua dago FTSE4Good IBEX; halaber, korporazioetan aldaketa positiboak sustatu nahi dituztenei eta zorroak balioekin parekatu nahi dituztenei laguntzeko ere balio du.
Aintzatespen honekin, merkatu jarraituko 48 enpresaz osatutako indize baten parte izatera pasatu gara. FTSE4Good IBEX burtsa-indizean sartuta, aintzatespen handia egiten zaio gobernu korporatiboaren eta jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak kudeaketan sar daitezen eta erantzukizun sozial korporatiboa erakunde osoan txertatu eta gure helburuekin bat etor dadin egiten dugun ahaleginari.
Euskaltel Taldearen erantzukizun korporatiboa
Euskaltel Taldean, komunikazioetako operadore eta aholkulari osoa garen aldetik, pertsonak lehenesten dituzten proiektu jasangarriak gustatzen zaizkigu, badakigulako haien ezagutza eta gaitasunak funtsezkoak direla enpresa-lehiakortasuna bermatzeko; uste dugu, halaber, ezinbestekoa dela, guri dagokigunez, pertsonak beti administrazio on batekin lotzea, zeina lege-arau eta etikarekiko errespetuan oinarritzen baita eta bezero, hornitzaile, bazkide, langile, agintari, lehiakide eta publiko orokorraren eskubideak errespetatzen baititu.
Euskaltel Taldean, laburbilduz, proiektu jasangarri, bateratu, koherente eta sozialki arduratsu bat finkatzeko aukera ematen digun politika sozial korporatibo baten alde egiten dugu.
Hemen kontsultatu dezakezu gure politika sozial korporatiboari buruzko informazio gehiago.