Zuei merkatuko teknologiarik onena eskaintzea da Euskaltelen erronka.

Hodeiko soluzioez ari garela, datuak biltegiratzeko eta kudeatzeko zerbitzu efizientea, bizkorra eta merkea dugu, edozein tokitatik eta edozein gailutatik erabil daitekeena. Hori guztia, Euskadin dugun Datacenter nagusiaren gertutasunarekin.

Deslokalizaziotik, nazioartekotzetik eta lan-eredu hibridoen gorakadatik eratorritako premiei erantzuten die Euskaltel Cloudek.

Euskaltel Clouden abantailen berri eman digu Josune Egurrola Euskalteleko negozio-aholkulariak.

Enpresen eskaerak

Gaur egun, une bakoitzean behar duzuena emango dizueten soluzio malguak nahi dituzue enpresek.

Datuak biltegiratzeaz harago, zerbitzu pertsonalizatuak ere behar dira, zuen azpiegitura teknologikoa eta lanean erabiltzen dituzuen sistemak goitik behera aldatu behar izan gabe.

Josune Egurrolak labur azaldu digu zer behar dituzten enpresek gaur egun.

Euskaltel Clouden abantailak

Ahalmen handiko datu-zentroa, gertutasuna, erraztasuna, autonomia eta laguntza tekniko integrala asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan, zuzeneko arretarekin eta salmenta-osteko zerbitzuarekin: abantaila horiek eta gehiago ere eskaintzen ditu Euskaltel Cloudek.

Xehetasun gehiago eman dizkigu Josune Egurrolak.

Zergatik Euskaltel Cloud eta ez beste cloud publiko batzuk?

Josune Egurrolak erantzun digu.

Baina aurreratzen dizuegu datuen integrazio pertsonalizatua dela gakoa.

Hodeiko zibersegurtasunaren garrantzia

Zibersegurtasuna funtsezkoa da guztiak etenik gabe funtziona dezan, datuak babestuta egon daitezen eta errendimendu ona izateko.

Eta, noski, datuen babesari buruzko lege guztiak betetzeko.


Informazio gehiago nahi baduzu Euskaltel Cloudi edo enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo, formulario honen bidez, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin. Eta azken albisteen jakinaren gainean egoteko, jarraitu iezaguzu LinkedInen.