Zure negozioarentzat erabakigarria da bai denborari eta bai eskura dauden baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Horregatik, zure erakundeari horiek optimizatzen laguntzeko eta etengabe eguneratzeko soluzioak eman behar ditugu. Testuinguru horretan sortu da Norbolsarekiko hitzarmena.

Norbolsa erreferentziazko sozietatea da merkatuan; burtsaren balio-kate osoko zerbitzuak ematen ditu, bai eta balio erantsi handiko beste finantza-zerbitzu batzuk ere. Norline+ eta Norbolsa Broker plataformen bidez finantza-zerbitzuei aplikatutako teknologian duen lidergoagatik da ezaguna Norbolsa. Plataforma horiei esker, errenta finko eta aldakorreko merkatu nazionaletan eta nazioartekoetan denbora errealean informazioa atzitu, kontratatu, likidatu eta zaindu daiteke.

Erronka

Konpainiak bere azpiegitura guztiak azpikontratatu nahi zituen. Horrekin lortu nahi zuen erakundearen barne-baliabide guztiak negozioari balio gehien ekartzen dioten prozesuetara bideratzea.

Baliabide horiek askatzeak arintasuna emango lioke enpresari, proiektu berriei ekin ahal izateko eta oso merkatu lehiakor baten aldaketetara egokitzeko. Horretaz gainera, kostuak murriztu egingo lirateke, eta teknologia berrienak erabiltzeko aukera areagotu.

Norbolsaren neurrira egindako eskaintza osoa

Soluzio honekin, Interneteko zerbitzuak eta komunikazioak kudeatzea eskaini zaio Norbolsari, baita bereziki berritzailea den beste gauza bat ere: kudeaketa-sistemak dauzkan IBMren azpiegituraren kudeaketa osoa eta areto berezi bat arriskuetarako, Norbolsaren lehentasuna baitzen lehentasunezko zerbitzu kritiko baten kontrolari eustea, hala une oroz bermatzeko araudia betetzen dela eta, jakina, sistema kritikoen erredundantzia dagoela Zamudioko eta Galiziako DPZen artean.

Eskaintzan jaso da, halaber, Euskaltel Taldearen datacenterren bidez datu-zentro birtual baten zerbitzua ematea eta azken teknologietan oinarritutako segurtasun-zerbitzu aurreratuak ematea.

Euskaltelen gardenki egin behar genuen prozesu osoa, eta bezeroei ahalik eta gutxiena eraginez. Lehendik zeuden prozesuak, jardunbide egokiak eta gobernu-ereduak txertatzeko trantsizio-prozesu bat egin behar zen.

Taldeko datacenterrak sare berean konektatuta eta integratuta daude; horregatik, bezeroen zerbitzuak babesteko ahalmen handia dute, latentziak urriagoak dira eta segurtasun-maila gorenak dituzte (DBEO, ISO 27001, Segurtasun Eskema Nazionala).

Euskaltel Taldea eta Norbolsa, aliantza sendoa

Euskaltel Taldeak (Galiziako R, Asturiasko Telecable eta Euskadiko Euskaltel operadoreek osatua) eta Norbolsak erakundeen arteko harreman-ibilbide arrakastatsu bat sendotu dute hala; aliantza horretan sartzen da, besteak beste, komunikazio-zerbitzuak ematea eta web-zerbitzuak ostatatzea.

Proiektu hau berezia da Euskaltel Taldearentzat, Euskadiko erakunde garrantzitsu baten lehen azpikontratazio-prozesu globala baita.

Iñaki Varelak, Norbolsako Baliabideen zuzendariorde nagusiak, hitzarmen honen puntuen artean, honako hauek nabarmendu ditu: “Gertutasuna, gure beharrak ulertzea, malgutasuna, ikuspegi orokorra eta Euskaltelek proiektuan duen inplikazioa”.

Isidro Fernández Euskaltel Taldeko Enpresa Negozioaren zuzendariaren arabera, “hitzarmen honek garrantzi handia du gure konpainiarako, argi erakusten baitu zenbat eskain diezaiekegun erakundeei beren eraldaketa digitalari ekin diezaioten”.

Euskaltel Taldea, hurbiltasuna zure enpresarekin urrun iristeko

Azpikontratatze-zerbitzuez gain (hala nola Norbolsarena), hodei hibridoko zerbitzuak ere eskaintzen ditu Euskaltel Taldeak, eta gero eta gehiago eskatzen dituzte bezeroek. Zerbitzua moldakorra izanik, enpresek aukera dute beren arkitektura propioa diseinatzeko, eta erabakitzeko beren aplikazio edo datuetatik zein geratzen diren eremu pribatuan eta zein migratzen diren hodei publikora. Izan ere, Euskaltel Taldeak soluzio-aukera zabala eskaintzen du enpresen merkaturako, erreferentziazko hornitzaile, kide teknologiko eta integratzaileen eskutik, eta merkatu nazionalean erreferentzia da WMware inguruneetan (erreferentzia nagusia Cloud Disaster Recovery Service-n eta gune anizkoitzeko lehen hodei federatua).

Enpresa-bezeroen kokapenetatik hurbil datu-zentro sare bat duen Espainiako operadore bakarra da Euskaltel Taldea, eta zentroak ditu bere operazio-eremu diren merkatu guztietan (Telecable Asturiasen, R Galizian eta Euskaltel Euskadin).

Edozein konpainia seguru egon daiteke noiznahi erabili ahal izango dituela bere sistemak, etenik gabe, ahalmen handiko datu-sare baten bidez, eta, halaber, ostatatutako datuak eta bezeroenak babestuta daudela, eta datuak babesteari buruzko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela une oro.

Zure enpresarako soluzio teknologiko baten bila bazabiltza, ez egin zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan. Ezin pozago entzungo dizugu, eta zurekin lan egingo dugu zure beharretara hobekien egokitzen den soluzioa bilatzeko.