Egun On 5G Euskadi! Ezagutu Euskadin 5G erabiltzen duten zer proiektu garatzen ari diren.

5G teknologia sustatzeko aukeratu diren erkidegoetako bat da Euskadi. Erabilera zehatzak eta praktikoak identifikatzea da helburua, enpresak berritzeko, haien lehiakortasuna hobetzeko eta herritarren ongizatea areagotzeko.

Emaitza oneko lankidetza

Azaroaren 16an Red.es-ek antolatu zuen topaketan, martxan dauden 5G proiektu pilotuak aurkeztu ziren. Ekitaldian, azken teknologia ezartzeak konektagarritasun onena izateko dituen onurak azpimarratzeaz gain, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari esker gizartean, enpresetan eta administrazioetan inpaktu positiboa sortzeko lortu diren emaitza eta eraginkortasun onak nabarmendu ziren. Proiektu hori Euskadin gauzatu ahal izateko, 20 erakunde baino gehiago dituen aldi baterako enpresa-elkarte bat eratu da, helburu komun batekin: Euskadi aitzindari izatea 5G teknologian.

5Gren abantaila erreal eta praktikoak

5Gren abantailak ezagunak izaten hasi dira. Hitz gutxitan laburbildu beharko bagenitu, hauek lirateke: zehaztasuna, ahalmena eta abiadura. Abantaila horiek kontuan hartuta, aplikazio-aukera ugari azter daitezke; batez ere, gure ingurunea gero eta konektatuagoa eta digitalizatuagoa dagoela kontuan hartuta. Abantaila horiek gure hurbileko errealitatean aplikatzea da hurrengo urratsa. Nola aplika ditzakegu egunerokotasunean? Aldaketa handia da herritarrentzat eta enpresentzat? Erantzuna baiezkoa da. Eta hori da lanean 5G teknologia erabiltzen hastea errealitate bihurtzeko elkartu diren enpresen egitekoa.

Erabilera-kasuak mugikortasunean, energian, industrian eta zibersegurtasunean

Mugikortasuna: autobusen erabiltzaileentzako Internet sarbidea eta bideozaintza-zerbitzuak

5G teknologiari esker, erabiltzaile gehiago egon daitezke aldi berean konektatuta. Denbora errealeko bideozaintza-zerbitzua ere eskain daiteke, eta, hala, edozein gorabehera gertatuz gero, konektatutako kamerek bideoak eta informazio garrantzitsua bidaliko dute eragiketen zentralera, zehaztasun eta lastertasun handiagorekin.

Energia: adituen laguntza, urrutitik

Energiaren sektoreak oso azpiegitura zabala behar izaten du. Kasu batzuetan, irisgarritasun zaileko eta konektagarritasun txikiko eremuetan kokatuta egoten dira azpiegitura horiek. 5Gri esker, puntu horretan dagoen langileak aditu baten laguntza jaso dezake urrutitik, eta arrakastaz egin ditzake konponketa-, konfigurazio- eta mantentze-lan guztiak.

Industria: ekoizpen-prozesuen monitorizazioa eta kontrola

Industriak informazio-kantitate handia erabili ohi du. Informazio horren eta 5G teknologiaren bidez, ekoizpen-sistemak birtualizatzea lor daiteke, eta biki digitala erabili ekoizpen-eraginkortasun handiagoa lortzeko, gerta daitezkeen arriskuak ebaluatzeko eta aldaketetara ia berehala egokitzen ekoizpen-sistema malgu bat lortzeko.

Zibersegurtasuna:

5G pilotuen arrakasta bermatzeko, garapen honetan parte hartzen duten prozesu guztien zibersegurtasuna bermatzen duten jarduerak egiten dira aldi berean, bai 5G sareen instalazioan, Edge eta Fog kontzeptuetan (datuak prozesatzen diren tokiaren eta jatorriaren arteko distantziari dagozkio) eta sareen birtualizazioan.

Gehiago jakiteko www.5g-euskadi.com

Aldi baterako enpresen elkarteko kideak

− CEIT-IK4 - Asociación Centro Tecnológico − Donostiako Tranbia Konpainia, SAU (dBus) − Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles Investigación y Desarrollo, SL − DATIK información inteligente, S.L. (Irizar Taldea) − Euskaltel SA − R Cable eta Telecable Telecomunicaciones, SAU − Gestamp Servicios, SA − IKUSI SLU. (VELATIA Taldea) − Orange Espagne, SAU − VICOMTECH - Fundación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones – Grupo MASMOVIL. − ZTE Managed Services Southern Europe SLU − ZTE España, SLU

Lankidetza-hitzarmena duten agenteak

Iberdrola España, SAU − Basque Cybersecurity Centre (BCSC) − Tecnalia Research & Innovation − TECNUN - Escuela Superior de Ingenieros de la Universidad de Navarra − Gestamp Bizkaia, SA − Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)