SEArekin lankidetzan, maiatzerako, ekainerako eta irailerako topaketa bana antolatuko dugu. Topaketen helburua da Gauzen Interneten, big datan eta adimen artifizialean DBEOk zer zeregin duen azaltzea.

Nola egokitu dezakete datuen babesa IoT teknologiak garatu/erabili nahi dituzten enpresek?
Maiatzak 9, astelehena

Jardunaldi honetan, Gauzen Interneteko soluzioetan datu pertsonalak tratatzeak dituen arriskuak, arazoak eta berariazko erronkak aztertuko ditugu, modu erraz, praktiko eta exekutibo batean. Izan ere, garrantzitsua da datu horiek tratatzeak dakartzan arriskuak kontuan hartzea, behar bezala kudeatu ahal izateko.

EGITARAUA

9:00

Irekitzea

9:10

IoT soluzioen oinarrizko alderdi teknologikoak eta praktikoak

9:30

DBLOaren arau-alderdiak

10:00

Galderak

Badakizu zer den Big Data? Eta nola babestu behar diren datu pertsonalak soluzio horietan?
Ekainak 29, asteazkena

Bigarren saio honetan, Big Data soluzioen garatzaile/fabrikatzaile eta erabiltzaileek kontuan hartu beharreko datu-babesari buruzko kontuak aztertuko ditugu.

Hain zuzen, Big Data terminoak informazio automatizatuan (besteak beste, datu pertsonaletan) geroz eta gehiago sartzeari eta haiek geroz eta gehiago erabiltzeari egiten dio erreferentzia. Formatu digitaleko informazio hori guztia erakundeek eta enpresek kontrolatzen dute, algoritmoen erabileran oinarritutako azterketa luze baten bidez. Datu-bolumen handi hori tratatuta, balio potentziala eta etekina lortzen da interesetan eta negozioetan.

Jardunaldi horretan, Big Datan datu pertsonalak tratatzeak dituen arriskuak, arazoak eta berariazko erronkak aztertuko ditugu, modu erraz, praktiko eta exekutibo batean.

Badakizu zer den adimen artifiziala eta nola babestu behar ditugun datu pertsonalak proiektu horietan?
Irailak 14, asteazkena

Saio honetan, adimen artifizialeko soluzioen garatzaile/fabrikatzaile eta erabiltzaileek kontuan hartu beharreko datu-babesari buruzko kontuak aztertuko ditugu.

Adimen artifizialeko soluzioetan datu pertsonalak tratatzeak dituen arriskuak, arazoak eta berariazko erronkak aztertuko ditugu, modu erraz, praktiko eta exekutibo batean.

Non?: Online
Ordutegia: 9:00
Iraupena: ordu bat
Hizlariak:
- Enrique Méndez, Euskaltel Enpresa, Itunak, Gauzen Interneten, Eraldaketa digitala.
- Luis Jorquera Cuevas, VADILLO ASESORES enpresako datuen babesaren arloko arduraduna. AEC (Asociación Española de la Calidad) erakundeak DPD gisa egiaztatutako Datuak Babesteko Ordezkaria.

Topaketan IZENA EMATEA

Mesedez, bete erantsitako fitxa eta bidali helbide elektroniko honetara aitor@sea.es.

Lekua

Online: ZOOM

Parte-hartzea *
Enpresa bezeroa