Euskaltelen nahia da zure enpresak soluzio teknologiko aurreratuenak izatea, lehiakorragoa izateko eta errendimendu maximoa lortzeko.
Datu-analisia (Data Analysis) teknologia erabakigarria bihurtu da gaur egun edozein erakunderentzat, enpresaren tamaina eta jarduera-sektorea edozein direla ere.
Datu-kantitate ikaragarriak sortzen ditugu egunero, baina, nola atera diezaiokegu etekinik handiena ematen diguten informazio horri? Eta zer tresna dira egokienak prozesuak optimizatzeko?
Horri buruz hitz egin digu Iñigo Valladaresek, Euskalteleko Negozioetako eta Administrazio Publikoetako aholkulariak.
Datuen kudeaketa enpresetan
Zergatik da garrantzitsua datuak kudeatzea? Besteak beste, erabaki hobeak hartzen laguntzen digu, ekoizpen-prozesuak arintzen ditu, eta bezero berriak erakartzeko balio digu.
Baina enpresan datuak behar bezala kudeatzeak abantaila gehiago ere baditu; horien berri eman digu Iñigo Valladaresek, eta errendimendu maximoa lortzeko zer tresna erabili azaldu digu.
Datuek enpresei dakarzkien onurak
Datuen estrategia egoki bat edukitzea ekoizpen, logistika, salmenta eta finantzetarako da onuragarri batez ere.
Honela azaldu digu Iñigo Valladaresek:
Analitika datu-kudeaketan
Nolako enpresa da zurea? Lehenik eta behin, jakin behar dugu zer analizatu nahi dugun, eta datu-zientziaren eta optimizazioaren artean aukeratu behar dugu.
Lehenengoa salmentetarako edo marketinerako erabiltzen da; bigarrena, berriz, ekoizpen- eta logistika-arloetarako da egokia.
Hona hemen zer dioen Iñigo Valladaresek:
Datuei etekina ateratzea
Nola lagundu diezazukegu datuei etekinik handiena ateratzen?
Zure enpresara eta enpresaren heldutasun-mailara egokitzen da Euskaltel. Enpresa bakoitza desberdina da, eta proiektu bakoitzak ere hala izan behar du.
Data Analysis edo datu-analisiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Eta azken albisteen berri izateko, jarrai iezaguzu LinkedInen.