Enpresek bezeroekin komunikatzeko duzuen modua eta zuen operazioak optimizatzeko modua aldatu egin da digitalizazio-garaian. Gaur egungo teknologia-joeren artetik interes handiena sortu duenetako bat chatboten teknologiada (chatbot, literalki, txat robot). Euskaltelen chatbot edo callbotetan oinarritutako zenbait soluzioeskaintzen dizkizuegu, zuen beharrei erantzuteko.

Azken hilabeteotan interes handia piztu du nola administrazio publikoan hala enpresa pribatuetan, chatbotak zein callbotak beren sistemetan txertatzeko aukerak. Biak ere aplikazioak dira, eta adimen artifiziala erabiltzen dute bezero eta erabiltzaileekin hitz egiteko.

Baina, zergatik sortu da chatbotak erabiltzeko joera? Jarraian zerrendatu ditugu onura nagusienetako batzuk.

Enpresetan chatbotak erabiltzeak dakartzan onura eta abantaila batzuk

  • Ohiko galderei berehala erantzuten diete: chatbotek gaitasuna dute ohiko galderak azkar eta zehatz erantzuteko; horrek erabiltzailearen beharrak asetzen ditu, eta denbora aurrezten laguntzen die, bai enpresari eta bai bezeroei.

  • Bezeroen eta gehien eskatzen diren produktuen analisia egiteko aukera ematen dute: chatbotek bezeroekin izandako interakzioen datuak biltzen dituzte. Horri esker, enpresek badakite zein diren kontsultarik ohikoenak eta portaeren eta beharren patroiak identifikatzen dituzte.

  • Gehien eskatzen diren produktu edo zerbitzuak bilatzen laguntzen dute: informazio hori bereziki erabilgarria da salmenta- eta marketin-estrategia garatzeko.

  • Kostuak murrizten laguntzen dute, eta beti erabil daitezke (24/7): chatbotek elkarrizketa asko eta asko kudea ditzakete inolako esfortzurik gabe, baita intentsitate handieneko orduetan ere, eta ez dute kostu gehigarririk. Gainera, bermatzen dute bezeroek beti jasoko duela arreta, edozein dela ere eguna eta ordua.

  • Erabiltzailearen esperientzia hobetzen da: batetik, erantzunak berehalakoak eta pertsonalizatuak dira, eta horrek bezeroaren asebetetze maila eta markak haiengan duen irudia hobetzen ditu; bestetik, ondo diseinatutako chatbot batekin pertsona batekin (agente batekin) bezain erraz eta jori hitz egin daiteke, batez ere, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (PLN) teknikak erabiltzen baditu testuingurua eta erabiltzailearen asmoak ulertzeko.

Euskaltelen eta bazkide espezializatuen arteko lankidetza

Euskaltelen badakigu zenbateraino diren erabilgarriak chatbot/callbotak eta zenbaterainoko abantailak dituzten enpresentzat. Horregatik aritzen gara bazkide espezializatuekin lankidetzan, zuei soluzio gaurkotu, oso eta pertsonalizatuak eskaintzeko.

Beti bezala, merkatuko enpresa liderren alde egin dugu apustu, zuei zerbitzu berritzaile eta lehiakorrenak eskaintzeko. Oraingo honetan, chatbot/callbot alorreko soluzioak garatu eta ezartzen dituzten erreferentziazko enpresekin egin dugu lan.

Inbenta

Inbenta abangoardiazko enpresa bat da, elkarrizketetarako AAn espezializatua. Mundu osoko 1.000 enpresak baino gehiagok erabiltzen dituzte bere txat-, bilaketa-, ezagutza- eta irakasle-zerbitzu digitalak.

Inbentaren irtenbidearen xedea da bezeroaren esperientzia hobetzea, elkarrizketak eta atazak automatizatuz.

Adimen Artifiziala darabil kontsultei zehaztasunez eta azkar erantzuteko, eta gizakien esku-hartzearen beharra murrizten du horrek.

CRM eta fakturazio-sistemekin integratu daiteke, eta eleanitza da: 35 hizkuntzatan ematen du zerbitzua.

Inbentaren teknologiak sentimenduak analizatzeko eta autoikasketarako gaitasuna ere baditu eta, beraz, erabiltzen den bakoitzean hobetu egiten da interakzioa.

We humans

We humans da Espainiako lehen konpainia adimen artifizialaren teknologia erabiliz gizaki digital pertsonalizatuak diseinatu, garatu eta txertatzen espezializatua dagoena

Gizaki Digital horiek gai dira benetako pertsonak balira bezala ulertzeko, mugitzeko eta hitz egiteko. Horrez gain, galderak erantzuteko, mahai bat erreserbatzeko, aurrekontu bat prestatzeko edo zerbitzu bat kobratzeko ere gai dira. Hala, bezeroekin izandako interakzio oro esperientzia paregabe bihurtzen da.

Mintt

Minntt bezero-arretan espezializatutako telekomunikazio-operadore bat da, eta edozein kanal bidez eskaintzen du zerbitzua: telefonoa, IP ahotsa, SMSa, whatsappa, txata, chatbotIa, voiceboota.

Zehatzago esanda, Mintt enpresaren chatbotak irtenbide moldakorra eta pertsonalizatzeko modukoa eskaintzen du bezero-arretarako. Besteak beste, mezularitza proaktiboa egiten du, eta ordainketa-sistemekin integratuta dago.

Arazo konplexuagoak konpontzeko, agente gizakiekin harremanetan jartzeko aukera ematen du, eta karruselak eta erantzun-botoiak ditu webguneko interakzioa arintzeko.

Aunoa

Aunoa elkarrizketetarako adimen artifizialean eta neurrira egindako chatbotak diseinatzen espezializatutako enpresa bat da.

Chatbot pertsonalizatu horiek bezeroaren esperientzia hobetzen dute, interakzio pertsonalizatuaren bidez. AA sortzaileko ereduak eta OpenSource bidezko eredu propioak bateratzen ditu. Gainera, bezeroen beharren araberako eskalagarritasun efizientea eskaintzen du.

Eskalako elkarrizketetarako aukera ematen du, erabiltzailearen esperientzia okertu gabe. Kanal eta hizkuntza anitzekoa da, eta multi-integratua dago.

«Live chat» plataforma eskaintzen du, zeina hizkuntzalariek eta psikologoek gainbegiratutako NLP ereduak erabiltzen baititu.

Chatbot horiek guztiak aplikazio aurreratuak dira, eta aukera ematen dute efizientzia operatiboa hobetzeko, bezeroekiko harremana indartzeko eta enpresa lehiakorra izaten jarraitzeko aro digitalean.

Horrez gain, beti izango dituzu eskura gure esperientzia eta aholkularitza integrala, zure beharretara ondoen egokitzen diren irtenbide berritzaileak aplika ditzazun zure enpresan.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzako ditugun soluzio teknologikoez gehiago harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guriLinkedInen.