Berrikuntza teknologikoaren alorrean aurrera egiten jarraitzen du Euskadik; zehazki, AAren alorrean. Izan ere, ApplAI biltzarra antolatu da, gure lurraldean adimen artifizialaren inguruan egin den lehena. Maiatzaren 15ean, asteazkena, egin da, Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean, eta bertan izan da Euskaltel.
Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundeak antolatu du ApplAI; SEIDOR Zilarrezko babeslearen eta SPRI Taldea, Versia, Lantek, Vicomtech, Ikerlan eta LKS Next Urrezko babesleen laguntza izan du, baita gure laguntza ere, Euskaltel Fundazioarena.
Biltzarraren helburua da adimen artifizialaren munduaren barruan funtsezko topagune izatea, adituak, akademikoak eta enpresariak elkartuko dituena eta Euskadik aurrerapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alde egiten duen ahalegina sendotuko duena, AAren esparruan erreferente izan gaitezen.
ApplAI biltzarreko gai-zerrendan izan da, besteak beste, AAko azken joerak lantzea, ikusteko adimen artifizial aplikatuaren bidez nola ari diren industria-sektoreetako erronkak konpontzen. Hitzaldi eta mahai-inguruetan, aldiz, lankidetza eta ideia-trukea bultzatu dira, gure lurraldean berrikuntza eta garapen teknologikoa indartzeko.
Euskaltelek ez du huts egin nahi izan adimen artifizialaren esparruko ezagutzak, joerak eta esperientziak trukatzeko plataforma aitzindari hori. Izan ere, lantalde espezializatua (BAI Analytics) dugu teknologia disruptibo hori garatzeko, eta dagoeneko lagundu dugu hura Euskadiko enpresa eta erakundeetan zabaltzen.
Euskaltel Data Analysisaren alde
Adrián Bertol gure Sales Specialist in Analytics & Artificial Intelligenceak ApplAI biltzarrean azaldu duenez, datuak eta Data Analysisa dira AAk behar duen erregaia.
Zenbait urrats behar ditu datutik AArako ziklo oso batek: datuak atzitzea, garbitzea eta aztertzea —barne dela azpiegitura hedatzea—, monitorizatzea eta txostena; modu horretan, datuak baliozkotzen dira esperimentaziorako, baliozkotzeko, zabaltzeko eta, azkenik, ereduak monitorizatzeko, jada adimen artifiziala erabiliz.
Datua aztertzeko modu berri horrek Business Intelligencetik (orain arte asko erabili izan da enpresa ugaritan) adimen artifizialerako trantsizio bat dakar berekin. Azterketa deskribatzailetik —aginte-mahaian eta iraganeko eta uneko egoeretan oinarritua— Azterketa prediktibora —etorkizuna aurreikusten duena—, Data Sciencera eta Big Datara eta AA diskriminatzaileko ereduetara igaro gara.
Testuinguru horretan, zer egin beharko luke enpresa batek? Ikerketa operatiboan, matematikan... oinarritutako erabakiak hartzea; hau da, analisi preskriptiboan oinarritzea erabakiak hartzeko garaian.
Eta urrats bat harago AA sortzailea dugu, zeina gai baita bere kabuz eta gizakiek zuzenean parte hartu gabe edukia sortzeko.
Nolanahi ere, funtsezkoa da datuaren potentzial guztia aprobetxatzea erabilera-kasu guztietan eta enpresako alor guztietan probetxua ateratzeko.
Adimen artifiziala praktikan: erabilera-kasuak
Adrián Bertolek adimen artifizial aplikatuak dituen adibide praktiko batzuk azaldu ditu ApplAI biltzarrean:
-
Salmentetan: datuen kudeaketa eta bezero-segmentazioa, salmenta-joeren azterketa, prezio-estrategiak eta sustapen optimizatuak eta produktuen deskribapenak sortzea.
-
Logistikan: hornidura-katearen kudeaketa efizientea, eskaeraren azterketa, entrega-denborak aurresatea, sare logistikoaren optimizazioa eta txosten automatikoak sortzea.
-
Marketinean: erosketa-jokaeren azterketa, eskaintzak pertsonalizatzea eta publizitateko aurrekontua optimizatzea.
-
Produkzioan: datuen kalitatea hobetzea fabrikazio-prozesuetan, mantentze-lan prediktiboak eta produkzio optimizatua programatzea.
-
Finantzetan: kreditu-arriskuen ereduak, iruzurrak detektatzea, finantza-datuen gobernantza eta legediari eta araudiari buruzko kontsulta zehatzak.
-
Giza baliabideetan: enplegatuak atxikitzeari buruzko azterketa, lan-indarra planifikatzea eta txandak eta errekrutatze-prozesuak programatzea.
-
Bezero-arretan: datuak erregistratzea eta aztertzea bezero-esperientzia hobetzeko, sentimendu-azterketa, erreklamazioen eta itzulketen kudeaketa efizientea eta laguntzaile birtualak.
-
Lege-/administrazio-gaietan: lege-dokumentuak kudeatzea, erregistratzea eta optimizatzea, bai eta sortzea ere.
AAk aukera eta abantaila ugari dakartza, eta guztiak ikusi ahal izan ditugu ApplAI biltzarrean, Euskadin adimen artifizialaren inguruan egin den lehena.
Enpresetarako ditugun adimen artifizialeko soluzioei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.