Euskaltel Enpresak atalak eta APDk "Enpresen aukerak AAren garaian" APD jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Ikusi nola bihur dezakezun AA merkatuan lehiatzeko abantaila.

Enpresa-jardunaldi honetan, ikuspegi praktiko batez aztertuko ditugu diru-sarrerak eta efizientzia bultzatzen ari diren palankak: automatizazio adimenduna, analitika aurreratua, eskalan oinarritutako pertsonalizazioa eta datuek bultzatutako negozio-eredu berriak.

Sektore desberdinetako enpresa aitzindariak lortzen ari diren aukerak eta benetako itzulkinak argi azalduz hasiko dugu jardunaldia. Arriskuei, complianceari eta gobernantzari ere egingo diegu tartea, guztiak baitira garrantzitsuak adimen artifiziala segurtasunez, gardentasunez eta zure enpresaren estrategiarekin bat eginez inplementatzeko.

Gainera, adimen artifizial sortzailea eta tradizionala erabiliz proiektuak egin dituzten liderrak ere izango ditugu gurekin, haien biez ikasteko nola antolatu taldeak, nola aukeratu partnerrak, nola prestatu datuak eta nola kudeatu aldaketa kulturala, pixkanakako inplementazioak tirabirarik eragin ez dezan.

Hauek izango dira hizlariak:

  • Eduardo Junquera. APDko Iparraldeko presidentea eta Egile Corporation XXI Taldeko kontseilaria.
  • Jon Ander de las Fuentes. Euskalteleko zuzendaria.
  • Daniel Manzano. MasOrangeko Teach Lead AI & Data.
  • Carlos Fiol. ENHOL Taldeko Estrategia Teknologiko Digitalaren zuzendaria

  • Andrés Portela. CTIO - Chief Technology & Innovation Officer, ARANIA Taldea.

EGITARAUA

AGENDA · Azaroak 25, asteartea
09:15 Harrera parte-hartzaileei
09:30 Ongietorria eta aurkezpena

Eduardo Junquera
· APDren Iparralderako presidentea.
· Egile Corporation XXI Taldeko kontseilaria.

Igor Txertudi
· Euskaltel - MasOrangeko salmenta-zuzendaria.
09:40 Negozio-prozesuei aplikatutako AA

Daniel Manzano
· Teach Lead AI & Data MasOrange.
10:00 AA erakundeen estrategian

Carlos Fiol
· ENHOL Taldeko Estrategia Teknologiko Digitalaren zuzendaria.
10:20 Adimen artifizial kolaboratiboa

Alberto Roman
· CEOa (Acuratio) zuzendaria.
10:40 Mahai-ingurua: Enpresen aukerak AAren garaian: Oraina eta geroa

Moderatzailea: Daniel Manzano
· ech Lead AI & Data, MasOrange Taldea.

Parte-hartzaileak:

Andrés Portela
· CTIO - Chief Technology & Innovation Officer, ARANIA Taldea.
Pilar Rapún
· PMOa (Digital GRUPO ENOL).
Alberto Roman
· CEOa (Acuratio).
11:20 Ondorioak, agurrak eta amaiera
11:30 Kafea eta networkinga
separador puntos horizontal

Noiz: 2025eko azaroaren 25ean

Non: Aquarium Donostia-San Sebastián

separador puntos horizontal

Parte hartu nahi duzu?

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure aholkulariarekin.