Hamar urteko konfiantza- eta lankidetza-harremana dute dagoeneko Euskaltelek eta APD Nortek. Gure enpresei balio erreala emateko teknologiaren garrantzia nabarmentzen du bien arteko hitzarmenak, eta duela oso gutxi berritu dute.
2012 urtetik aurrera indarrean duten lankidetza-hitzarmen bat eguneratzeak enpresen arteko ezagutza-trukea eta -eguneratzea sustatzen du, batik bat negozio-ereduen digitalizazioarekin loturiko gaietan.
Funtsezkoa da bazkideentzat balioa sortuko duten ekimenak garatzea, eta, horrek, aldi berean, Euskaltelek Euskadiko eta Nafarroako enpresa-ingurunearekin duen konpromisoa sendotzen du.
Enpresetan goi-zuzendaritzako lanak egiten dituzten pertsonen ezagutza, esperientzia eta tekniken trukea sustatu nahi dute biek ala biek.
Ezagutza partekatzeko ekitaldiak
APD Nortek eta Euskaltelek zenbait jardunaldi eta networkingeko ekitaldi antolatzen ditugu elkarrekin; izan ere, harremanak egiteko eta jardunbide egokienetatik ikasteko aukera ematen dute, hala bikaintasuna lortzeko enpresa-kudeaketaren alorrean.
Euskaltelek Euskadiko eta Nafarroako enpresen eraldaketa digitalari buruzko ikuspegia eskaintzen du, kontuan izanik gaur egungo testuinguruan funtsezkoa dela aldaketetara azkar egokitzeko gaitasuna.
Bi enpresek batera antolatutako aurtengo lehenengo hitzordua martxoaren 14an izango da, Iruñean.
Informazioaren segurtasuna izango da hitzordu horretako gai nagusia, eta Nafarroako enpresek aukera izango dute mundu konektatuan denek dituzten erronkak partekatzeko. Idoia Uriarte Euskalteleko CISOak zibersegurtasunari buruz hitz egingo du, IT/OT teknologien ingurune partekatutik abiatuz, eta azalduko du nola konpondu daitezkeen, teknologia baliatuz eta segurtasuna bermatuz, sor daitezkeen arazoak.
Gainera, zenbait enpresak beren esperientziak azalduko dituzte, eta mahai-inguru bat izango da ondoren.
Euskaltelek ondo daki ezen, eraldaketa digitalari esker, enpresak eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen ari direla, akats-kopurua murriztuz eta produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetuz, eta horrek haien lehiakortasuna handitzen duela. Horregatik, enpresa eta erakunde espezializatuekin lankidetzan aritzen gara beti (APDrekin, adibidez), zuen enpresak digitalizatzen lagunduko dizuen informazioa eta soluzio berritzaileak izan ditzazuen.
Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.