Adimen artifizialaren aroa luzerako dugu gurekin, eta, pixkanaka-pixkanaka, finkatuz doa hainbat sektoretan.
Bestalde, finantza-munduaren ezaugarria beti izan da etengabe berritzeko eta aldaketetara eta errealitate eta eskaera sozial berrietara egokitzeko beharra, baita etorkizunari aurrea hartzeko beharra ere. Hori dela eta, logikoa da finantza-erakundeentzat beren jarduerak eguneratzeko eta optimizatzeko funtsezko tresna izatea adimen artifizialeko soluzioak, betiere funtsezkoena bezeroarekiko arreta dela ahaztu gabe.
Bere egunerokoan, maileguen prezioa eta arriskua kudeatzea, ordaindu gabe utzitako maileguen eragina neurtzea eta bezeroarekiko harremana kudeatzea egokitzen zaie bankuei, besteak beste. Lan zailak dira, inondik ere, eta are zailagoak krisi-garaien aurretik, krisi betean eta krisiaren ondoren, eta arreta berezia behar dute halakoetan. Gainera, erregulazioak eta eragiketen konplexutasun eta sofistikazio gero eta handiagoak nabarmen baldintzatzen dute sektore hori.
Hain zuzen ere, egoera konplexu horretan erraz aurkitu du bere lekua adimen artifizialak, eta erakutsi du balioa sortzeko gai dela datu egokiak edukiz gero, eta adimen artifizialak abantaila asko ekar diezazkiekeela bankuei:
Kredituak ematea: eredu onenak dituenak irabazten du; beraz, entitateek adimen artifiziala erabiltzen dute galeren eta irabazien aurreikuspenak egiteko. Adimen artifizialari esker, maileguak ez ordaintzeko probabilitatea eta galeren zenbatekoa kalkulatzeko ereduak eraiki daitezke, eta, hala, arrisku-mailaren arabera jar daitezke prezioak.
Likidezia kudeatzea: adimen artifizialeko zerbitzuei esker, mailegu berrien eskaera-bolumena eta amortizazio aurreratuaren abiadura iragar daitezke, bai eta kutxazain eta sukurtsal bakoitzak hurrengo egun edo asteetan zenbat eskudiru beharko duen aurreikusi ere.
Finantza-krimenaren aurka borrokatzea: adimen artifizialean oinarritutako soluzioak erabiliz egindako ereduek aukera ematen diete bankuei jarduera susmagarriak lehenago eta zehaztasun handiagoz detektatzeko, eta, horri esker, dirua eta ospea galtzea saihesten da.
Marketina eta bezeroaren esperientzia: bankuek jakin behar dute bezero potentzialetatik zein izan daitezkeen onuragarrienak, eta zeinek duten baja emateko arrisku handiena. Adimen artifizialeko zerbitzuei esker, gure bezeroen datuak optimizatu ditzakegu, eta, hala, arreta pertsonalizatuagoa eskain diezaiekegu eta haien beharretara egokitu; modu horretan, bezeroa leialtzea lortuko dugu, gertuko harreman pertsonalizatuaren bidez. Izan ere, bezeroek espero dute bankuek jakitea nor diren, zer behar duten eta noiz behar duten. Informazio horrekin, adimen artifiziala erabilita, bezeroen, finantza-sektore osoaren nahiz entitatearen beraren beharrak aurreikusi, eta haiei aurrea har dakieke.
Merkatu globalak: beren eragiketetarako aukera onena hautatu behar dute burtsako agenteek, eta ikusi dute trading algoritmikoko ereduak tresna eraginkorra direla beren merkatuan eragin txikiena zer eragiketak duen jakiteko, betiere indarrean diren araudiak kontuan hartuta eta bezeroarekiko arreta zaintzeari utzi gabe.
Finantza-sektoreak dagoeneko erabiltzen du adimen artifiziala, eta gero eta alor gehiagotan aplikatzen du, jakitun baitira tren hau huts egiten dutenek gero eta lehiakortasun txikiagoa izango dutela, eta merkatutik kanpo geratzeko arriskua dutela.
Adimen artifizialaren lau faseak, BAI Analytics-ek azalduta
Euskaltelek badaki abantaila asko dituela adimen artifiziala zuen enpresetan aplikatzeak. Adimen artifizialean espezializatutako gure taldeak, BAI Analytics-ek, uste du lau heldutasun-maila espezifiko daudela adimen artifizialeko proiektuak arrakastaz gauzatzeko: soluzioen azelerazioa, datu-zientzian oinarritutako ekoizpena, datuen zientziaren demokratizazioa eta adimen artifizialak bultzatutako enpresa.
Banku-sektoreari aplikatuta, ikaskuntza automatikoak adimen artifizialeko soluzioak azkarrago garatzen eta eskaera gehiagori eta mota gehiagokoei erantzuten laguntzen du. Pixkanaka, beren jakintzaz eta beren funtzioetan eta negozio-lerroetan integratutako datuez baliatzen ikasten dute banku-entitateek, eta, adimen artifiziala erabiliz, produktuetarako, kanaletarako eta bezero-esperientzietarako estrategiak garatzera iristen dira.
OsAvant kasu arrakastatsuari begiratu bat ematea proposatzen dizuegu.
Zure finantza-erakundean adimen artifizialeko zerbitzuak ezartzen lagunduko dizu Euskaltelek, zure erakundea handia nahiz txikia izan, eta datuen heldutasun-maila handia nahiz txikia izan. BAI Analytics-en babesarekin, sofistikazio handiagoa izango duzu datan eta analitikan; hala, datuak aprobetxatu eta lehiatzeko abantaila gehiago izango dituzu, eraginkorragoa izango zara, eta bezeroei zerbitzu hobea emango diezu.