Adimen Artifizialak berrikuntza bultzatzen du sektore guztietan; baita utilityen sektorean ere. Dagoeneko bistakoa da AAk balio-kateko puntu guztietan izan dezakeen eragin izugarria.
AA eraginkortasunez aprobetxatuz, zure enpresak abantaila estrategiko garbia izango du prozesu operatiboak eta ekoizpen-aktiboak zehazki ulertzen ez dituzten beste batzuen aldean. Utilityen sektoreko oinarrizko zerbitzuen zikloen, kapital-plangintzako erronken eta arrisku operatibo gero eta handiagoen ondorioz, inoiz baino garrantzitsuagoa da erabaki adimentsuak eta eraginkorrak hartzea. Adimen artifizialarekin eta ikaskuntza automatikoarekin, inbertitzaileek behar dituzten etekinak eskain ditzakete enpresek, produktibitatea hobetu, eta orain arte bildutako datuak informazio baliozko eta erabilgarri bihurtuz kudeatu arriskuak.
AAk erabilera praktiko asko ditu utilityen sektorean, bai iturriak bilatzean, bai energia-ekoizpenean eta bai birfintze- eta merkaturatze-jardueretan.
- Azterketak eta ekoizpena sendotzeko, ekoizpen-aurreikuspenak eginez eta garapen-lanak optimizatuz.
- Eragiketak, mantentze-lanak eta segurtasuna gainbegiratzeko.
- Downstream eragiketak optimizatzeko, deskargen eta ibilgailuen kokapena planifikatzeko, eta prezioei eta biltegiratze-eskaerei aurrea hartzeko.
- Negozio-operazioak arrazionalizatzeko. Esate baterako, hizkuntza naturala prozesatzeko, fakturetarako eta kobratzeetarako.
Euskaltelek badaki abantaila asko dituela adimen artifiziala utilityen sektorean aplikatzeak. Gainera, pixkanaka, jakintzaz eta funtzioetan eta negozio-lerroetan integratutako datuez baliatzen ikasten duzue enpresok, eta, adimen artifiziala erabiliz, produktuetarako, kanaletarako eta bezero-esperientzietarako estrategiak garatzera iristen zarete, benetako aditu bihurtzeraino.
Euskaltelek, BAI Analytics talde espezializatuaren bidez, zuen enpresan AAko soluzioak arrakastaz ezartzen lagundu diezazueke, enpresaren neurria eta datuen heldutasun-maila edozein direla ere.
Zure enpresa egunean Euskaltelekin. Gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.