Adimen artifiziala pil-pilean den honetan, Euskaltelen lantzen ari garen erabilera-kasu errealak eta arrakastatsuak aurkeztu nahi dizkizuegu. Eta horretantxe izan gara ATANAk adimen artifizialari buruz berriki antolatutako jardunaldi batean.
Nafarroako Estrategia Digitalaren barruan, ATANA edo Nafarroako Teknologia eta Aholkularitza Klusterrak adimen artifizialari buruzko hirugarren jardunaldia antolatu zuen ekainaren 14an (ostirala).
Saio hartan izan dira adimen artifizialaren alorreko dibulgatzaileak eta ikertzaileak, baina parte hartu dute bestelako adituek ere, hala nola adimen artifizialaren aplikazioa, legedia eta joerak aztertzen aritzen direnak. Parte hartu duten enpresen artean, sektoreko adituak izan ziren —hala nola, CyC, Veridas, Human AI, Naitec eta Euskaltel—, baita ATANAn kideturiko enpresak ere. Hala, adimen artifiziala beren erakundeetan aplikatzeko esperientzia partekatu zuten saiora joan zirenekin.
Euskaltelen aldetik, gure lankide Joaquín Glaría izan zen, Nafarroako B2B aholkularia, eta “Nola optimizatu daitekeen salgaien biltegiratzea itsas portu batean” izeneko aurkezpena egin zuen.
Adimen artifiziala: bilakaera eta abantailak
Joaquín Glaríak Euskaltelen esperientzia praktikoa kontatu zuen, eta azaldu zuen zer-nola aplikatu den adimen artifiziala itsas portu batean.
Hitzaldiaren hasieran, azaldu zuen zergatik hitz egiten zen lehen sare neuronalei buruz eta orain, berriz, adimen artifizialari buruz. Haren esanean, zenbait teknologia garatu izana da horren gakoa, haiei esker lortu baita adimen artifiziala aplikatzen aurrera egitea. Teknologia horien artean, nabarmentzekoak dira cloud soluzioak, 5G konektibitatea, banda zabala eta IoT (Gauzen Internet).
Eta, bultzada horren ondorioz, areagotu egin da enpresek adimen artifizialaren inguruan duten interesa, ondo baitakite zer abantaila eskain ditzakeen.
Glaríak biltegi baten adibidea aipatu du: biltegi horrek, adimen artifizialeko algoritmoez elikaturiko robotetan inbertitu ondoren, % 26ra arte areagotu du EBITDA.
Ez da magia, matematika baizik. Izan ere, adimen artifizialak algoritmoak eta ekuazioak ditu oinarrian, eta hortxe daude, hain justu, haren mugak, gaur egun ezagutzen dugun matematikan.
Euskaltel: adimen artifiziala portu baten logistikara eramatea
Zalantzan jarri gabe adimen artifizialaren mugak eta are gaitasunak, Euskaltelen esperientzia handia dugu adimen artifiziala enpresetan aplikatzearen alorrean, eta arrakastaz garatu dugu Espainiako proiektu bat iparraldeko itsas portu batean, inportazio/esportazioko konpainia bati zuzendurik.
Proiektuaren helburuak argi daude: gainazalen, mugimenduen eta kargen erabilera ahalik eta gehien murriztea, dirua balio dutelako; zamalanak denbora errealean kontrolatzea; fakturazioa optimizatzea; langileentzako eragiketak hobetzea; segurtasunari eta osasunari buruzko araudiak betetzea; produktibitatea areagotzea eta ahalik eta material gutxien birkokatu behar izatea.
Bestalde, proiektu horrek bazituen zenbait elementu eta baldintzatzaile zehatz: 55 itsasontzi handi urtean, gehienez 15 kamioi aldi berean lanean, eta gutxienez 25.000 salgai-mugimendu urtean.
Datu horiekin, Euskaltelen proiektuaren zatiak eta elementuak diseinatzen ditugu, bai eta praktikara eramaten ere:
-
Ikusmen artifizialeko algoritmoa.
-
Kokapenak kudeatzeko algoritmoa.
-
Komunikazio-sarea. Proiektu horretarako, Euskaltelek 5G sare bat muntatu du, segundoko 1 GB-eko abiadura baino handiagoa duena.
-
Cloud, informazioa gordetzeko azpiegitura gisa jarduten duen DataLake ingurune bat.
-
Bezeroaren aplikazio korporatiboekiko interakzio-modulua (ERPak, CRMak...).
-
Eragiketak simulatzeko modulu bat.
-
Sarrerak/irteerak iragartzeko modulu bat.
-
Kokapenak esleitzeko modulu bat.
-
Web aplikazio bat + aplikazioa eskorgetarako.
-
Optimizazio-algoritmorako inputa.
-
Kamerek denbora errealean prozesatutako jarduera-fluxuak.
Kamera horiek ekarri dute, neurri handi batean, proiektuaren arrakasta. Informazio-fluxua ematen dute denbora errealean, esate baterako, salgaiak identifikatzeko eta erreferentzia jartzeko, langileen eta eskorgen ibilbideei buruzko informazioa emateko, edo karga bat non kokatzea komeni den adierazteko.
Informazio horrek guztiak agertokien eta kokapenen simulazioak egiteko balio du, eta, hala, aurrea har dakieke premiei.
Gainera, proiektuak arrakasta izateko, Joaquín Glaríak azpimarratzen du adimen artifizialaren algoritmo orok nahitaez hartu behar dituela kontuan eskakizunak, proben aldakuntzak, dokumentazioa eta interfazearen mantentze-lanak (halakorik denean, ez baita ezinbestekoa). Bereziki garrantzitsua da hasierako fasea: datuak prestatzea.
Azkenik, Glaríak azaldu du beharrezkoa dela langile espezializatuak eta profil desberdinak izatea, premien arabera, izan langile horiek erakunde barnekoak, izan erakundetik kanpokoak.
Laburbilduz, hiru bloke handi zaindu behar dira, zuen enpresetan adimen artifizialeko proiektu bat planteatzeko orduan: datuak, azpiegitura eta pertsonak.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzako ditugun soluzio teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.