Adimen artifiziala gure enpresak, gure lana eta gure gizartea aldatzen ari da, eta, hain aldaketa handia izaki, ez da harritzekoa zalantzak eta mesfidantza sortzea. Baina adimen artifiziala erakusten ari da erabilgarria dela sektore askotan; adibidez, finantza-sektorean eta osasunarenean. Oraindik konpondu beharreko alderdiak badauden arren, bereziki esparru juridikoari dagokionez, komeni da azpimarratzea ezen adimen artifiziala iristeak ez duela ekarriko gure lanpostuak desagertzea, baizik eta aukera eta abantaila interesgarriak sortzea.
Lanpostuei buruzko mitoak
Batzuek diote lanpostuak suntsitzea ekarriko duela adimen artifizialak. Baina errealitatetik urrun dauden mito horiek baztertu egin behar ditugu; izan ere, adimen artifizialaren balioa ez datza, inolaz ere, gizakia ordezkatzean. Izan ere, adimen artifizialak eta automatizazio-prozesuek —adiera zabalean hartuta—, kontrako noranzkoan jarduten dute: beren prozesu eta erakundeetan adimen artifizial gehien aplikatzen duten herrialdeek dute langabezia-tasa txikiena.
Zehazki, adimen artifizialari esker, langileak eraginkorragoak dira, eta informazio gehiago dute erabakiak hartzeko; bezeroak gusturago daude, eta prozesu konplexuak sinplifikatu egiten dira. Adibidez, adimen artifizialak ez du medikuaren kontsulta ordezkatuko, baina diagnostikoa hobeto egiten lagunduko dio arrisku-faktore gehigarriak adieraziz, erradiografia batean xehetasun gehiagorekin aztertu behar dituen guneak zein diren esanez edo alta emandako gaixo batek arrazoiren batengatik ospitalera itzuli behar izateko arriskua duen balioesten lagunduz. Baina bai medikuak, kasu honetan, bai beste sektore batzuetako langileek lanean jarraituko dute. Beren lanaren produktibitatea handitzen lagunduko die adimen artifizialak, informazio hobea izango baitute, eta horrek, azkenean, kalitate handiagoko lanpostuak sortuko ditu.
Orduan, nondik dator makinek gizakion lana ordezteko beldur hori? Orain arte, robotek zeregin errepikakorrak, arriskutsuak edo gizakiek egin ezin zituztenak baino ez zituzten egiten; hau da, haien laguntza begi onez ikusten zen, eta ez lan-merkaturako arrisku gisa. Baina adimen artifiziala garatu ahala, lan konplexuagoak eta askotarikoak egiteko gai ikusten dira makinak, eta orain arte lan horiek egin dituztenek arriskuan ikusten dituzte beren lanpostuak.
Baina adimen artifiziala ez da gizakien lan-indarraren eta indar artifizialaren arteko borroka bat; aitzitik, haren arrakasta lankidetzan eta osagarritasunean datza; gakoa da gure lana alderdi sortzaileenetara bideratzea, eta zeregin errepikakorrenak makinek hartzea beren gain. Iraultza-uneetan eta ekoizpen-modua nabarmen aldatu den guztietan gertatu den bezala, digitalizazioak eta adimen artifiziala garatzeak aldatu egingo ditu gure enpresak eta gure lana, baina gizakiaren eskuak ezinbesteko izaten jarraituko du; eta, beti bezala, hezkuntzak funtsezko zeregina izango du eraldaketa horretan, eta lan-merkatuak aukera profesional berri eta interesgarriak ekarriko ditu. Izan ere, lana aldatu egingo da; ez ordea, desagertu.
Beste teknologiekin gertatzen den bezala, adimen artifizialarekin ere gertatuko da aurrerapen horiek oinarri hartuta gizabanako edo erakunde batzuek, nahita edo nahi gabe, kalteak eragitea. Gaur egungo adibide bat izan liteke adimen artifiziala erabiltzea gizartearen zati bat manipulatzeko, datu pertsonalak erabiliz. Datu horiek helburu jakin batean eragiteko edo kolektibo jakin bat diskriminatzeko modurik onena identifika dezakete, isuri edo lerrabide desegokiak ezartzen dituzten datuak edo ereduak erabiliz.Horregatik, beharrezkoa da adimen artifizialeko proiektuetan teknikari ez diren pertsonek ere parte hartzea, horrelakorik gertatzen ez dela egiaztatzeko.
Izan ere, inork ez du zalantzan jartzen datu-kopuru handiak eduki eta prozesatzeko gaitasunak boterea ematen duela, eta, botere hori gaizki erabiliz gero, oso arriskutsua izan daitekeela. Horrek azaltzen du zergatik piztu duen alerta adimen artifiziala gizarteko eta ekonomiako arlo askotan gero eta gehiago erabiltzen berehala hasiko garela jakiteak. Baina arriskutsua ez da makina, haren erabilera baizik.
Adimen artifizialaren esparru juridiko egoki bat ezarri behar da, eta lan hori egiteko dago. Horrekin lotuta, mundu osoko 700 zientzialarik baino gehiagok manifestu bat sinatu dute, nazioarteko erregulazio teknologikoan lan egin behar dela ohartarazteko.
Euskaltelek lagundu egin nahi dizu zure enpresan zure beharretara ondoen egokitzen diren adimen artifizialeko zerbitzuak martxan jartzen, eta, horretarako, lantalde espezializatu bat jarri dugu martxan: BAI Analytics. Lantalde horren asmoa da tresna berri honekin lotutako behar komertzial, teknologiko eta zientifikoei erantzutea. Enpresa batean adimen artifizialeko soluzioak martxan jartzeak dituen zailtasunez jabetzen gara, eta, horregatik, lagundu egin nahi dizuegu zuen helburuak lortzen, segurtasuna alde batera utzi gabe.
Adimen artifizialean oinarritutako soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.