Datuen analisia ez da berria; urteetan egin da enpresetan BI (Business Intelligence) moduan, baina, orain, datuak ustiatzeko gaitasuna esponentzialki hazi da teknologia berriei esker(hala nola IoT, Big Data eta adimen artifiziala).
2021eko joera nagusietako bat, eta enpresa eta administrazio publikoen hurrengo urteetarako apustu nabarmenetako bat, hauxe da: Data Driven Company erakunde bihurtzea; izan ere, mota horretako erakundeetan, datuak aktibo garrantzitsua dira erabakiak hartzen laguntzeko, datuen ustiapena digitalizazio-estrategia oso baten parte da, eta estrategia horrek lagundu egiten dio negozioari.
Enpresei digitalizatzen laguntzen jarraitzeko, tailer digital bat prestatu du Euskaltelek, bi zatitan banatua. Tailer horretan, datuak aztertzeko, konbinatzeko, kudeatzeko eta biltegiratzeko arkitektura berriak aztertu dira.Enpresetako arduradunek eta goi-kargudunek hartu zuten parte topaketan, Euskaltel Taldearen "The Tech Experience' eraikin birtualean, zeinaadituen eskutik azken joera teknologikoez eta aukerez hitz egiteko eta gogoeta egiteko negozioentzat dugun topagunea baita.
Eskuratzea, prestatzea, integratzea eta gobernua
Lehen zatian, 'Datu korporatiboen gobernua eta ustiapena' izenekoan, datuen azterketa izan zuen ardatz tailerrak. Datuak gobernatzeko prozesuak fase hauek izan behar ditu nahitaez:
- Eskuratzea. Edozein datu-mota eskuratzea, denbora errealean, 'sortaka' edo 'multzoka' (batch), integratuta, automatizatuta eta optimizatuta.
- Prestatzea eta biltegiratzea. Datuak erauzi, kargatu eta eraldatzea, eta sistemetan epe labur eta luzera integratu eta biltegiratzea, gero ustiatu ahal izateko prest egon daitezen.
- Datuen gobernua, administrazio-tresnen bidez. Datuen kalitatea hobetzea eta bermatzea, gero zuzen aprobetxatu edo ustiatzeko.
Alberto Díaz Freire Euskaltel Taldeko enpresetarako Aliantzen, Gauzen Interneten eta Eraldaketa Digitalaren arduradunak eta Alberto Rezola DATU (A) enpresako datuen ustiapenaren arduradun eta bazkideak korporazioetako datu-kudeaketaren kalitatea bermatzeko gakoak aletu zituzten.
Alberto Díazek azpimarratu zuen garrantzitsua dela enpresek estrategia berriak garatzea datuen inguruan, eta Alberto Rezolak, berriz, nabarmendu zuen garrantzitsua dela datuak kondizio egokietan izatea, eta beharrezkoa dela datuak gobernatzeko prozesuaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko tresnak edukitzea, datu korporatiboak ahalik eta gehien aprobetxatzeko sistematizatu eta automatizatu beharreko prozesu jarraitu gisa.
Algoritmotik berriz entrenatzera
Tailer digitalarekin jarraitzeko, “Datu korporatiboak adimen artifizialaren bidez ustiatzea” landu zen. Prozesuen segurtasuna bermatzen duten eta, aldi berean, negozioetan duten eragin positiboa optimizatzen duten soluzioak proposatzen dituzten AAko ereduak aztertu ziren.
AAko aditu Ignacio Vilaplana eta Miquel Gil datuak ustiatzeko prozesuaren hiru faseez aritu ziren:
- Datuak AArako prestatzea: nola bihurtu jatorri batean baino gehiagotan banatutako datu-multzo bat, modu erraz eta bisualean, algoritmo batek tratatzeko moduko zerbait.
- Ereduak edo tresnak garatzea sortutako ereduak ebaluatzeko eta hautatzeko, eta jarduera-atalaseei buruzko erabakiak hartzeko.
- AAren gobernua. MLOps: Martxan jarritako ereduen mantentze-lanak eta gobernua, datuen patroi-aldaketak eta entrenatzeko beharrak.
Datuen gobernuari buruzko lehen topaketa hartan egin zen moduan, erakundeak data driven enpresa bihurtzeko oinarrien hurbilketa didaktiko eta praktiko bat egin da tailerrean; hots, enpresaren kultura ingurune digitalizatura egokitu duten eta datuak beren funtzionamendua hobetzeko erabiltzen dituzten enpresa bihurtzeko oinarrien hurbilketa. Enpresa-eredu horrek erabakiak hartzeko prozesua optimizatzen du; horregatik, beharrezkoa da baliabide teknologikoak berrantolatzea, benetan eraginkorrak izan daitezen. Informazioa haien balio-aktibo nagusi bihurtzen da, eta eraginkortasunez kudeatzea lehentasunezko eginkizuna da; izan ere, horri esker, garai berrietara egokitutako konpainia horiek denbora errealean jardun dezakete.
Euskaltelek enpresen eta administrazioen alde egin nahi du, behar duzuen teknologia izan dezazuen maila guztietan eta egoera guztietan lehiakorrak izaten jarraitzeko, eta, prozesuan lagundu, lehen unetik onurak izateko.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.