B Acceleration Week ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako orain arteko jardunaldi garrantzitsuena da BATen. Eta Euskaltel Enpresakek badauka zeresana enpresetan 5G teknologia erabiltzeak dituen abantailak hedatzen.
Topaketa hau mugarri izango da startupen eta eskualdeko berrikuntzaren esparruan, eta ezagutza trukatzeko eta berrikuntza sustatzeko plataforma nabarmena BATeko ekintzaile-komunitatearen barruan.
Euskalteleko Technology Solution Director-ak, Norberto Ojinagak, etorkizuneko mugikortasunean 5Gak izango duen garrantzia aztertuko du, eta Euskaltel eta BasqueCCAMen esperientzia azalduko du.
5G teknologia aplikatzeak hamaika abantaila eskaintzen dizkio industriari, ikuspegi hauetatik, besteak beste: eraldaketa, eraginkortasuna, malgutasuna, erantzun-denboren murrizketa eta erabakiak hartzeko moduaren hobekuntza.
Automobilgintzaren sektorearen kasuan, aurrekaririk gabeko eraldaketa digitala ari da gertatzen, eta horrek komunikazio-soluzioen eta Big Data aurreratuen beharra dakar. Testuinguru horretan sortu da Euskadin BasqueCCAM elkartea, nazioarteko erreferente bihurtua mugikortasun autonomo eta konektatuan. Elkarte horrek Euskaltelengan jarri du konfiantza, soluzio teknologiko berritzaile batez horni dezan. Soluzio teknologiko horrek 5G arkitektura eta Big Data uztartzen ditu, kalitate-maila gorena ziurtatzen du latentziari, abiadurari eta sendotasunari dagokienez, eta, bide batez, Euskadi lurralde giltzarri bihurtzen du etorkizuneko mugikortasun berrian.
Non?
On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 1, Abando, 48001 Bilbo, Bizkaia
Noiz?
Irailak 23-24
Ordutegia:
9:00-16:00
Programa
https://bacceleratortower.com/en/b-acceleration-week/
Parte hartu nahi duzu?
Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin, edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) ekitaldiak@euskaltel.com helbidera.
Edo eman izena zuzenean hemen: https://bacceleratortower.com/en/b-acceleration-week/